1986. urtetik hirigintza, ingeniaritza zibila eta arkitektura eremuetan lanean dihardugun diziplina anitzeko talde bat gara.
Gure artean arkitektoak, bideetako ingeniariak, arkitekto teknikoak, obra publikoetako ingeniari teknikoak,
delineatzaileak, diseinatzaile grafikoak eta administratiboak dauzkagu.
estudio K enpresa bizkor eta berritzailea da, giza faktorea oinarrizko ardatza izanda.
Lanbide bilakaera eta taldearen indenpendentzi ekonomikoa lortu nahi dugu eta horretarako kalitatezko hirigintza,
ingeniaritza zibila eta arkitektura egiten ditugu, gure herriaren kulturari jarraituz eta garapen jasangarriaren irizpideak mantenduz.
ideiak eta soluzioak
Gure lan taldea bezeroen beharrak asetu eta erantzuna emateko gai da era integral batean, Lurralde Antolamendua
eta Hirigintza, Ingeniaritza Zibila eta Arkitekturarekin erlazionarituriko planak, azterlanak proiektuak eta obra
zuzendaritzak garatuz, kudeatuz eta zuzenduz.
basagoiti et. 69 1
48991 getxo bizkaia
t: 94 4911332 - 94 4912414
f: 94 4912050
estudiok@estudiok.es


Bermeoko hiri antolamenduko plan orokorra
mota HAPO kokapena Bermeo · Bizkaia koordinatzailea Iñaki Arrieta Mardaras egilea Iñaki Arrieta Mardaras · Aitor Sarria Bilbao · Nerea Salcedo González · arkitektoak bezeroa Bermeoko udala


Urdaibai biosfera-erreserbaren erabilpenerako eta kudeaketarako egitamu gidaria · 1990 Coavn saria
mota erabilera eta kudeaketa egitamu gidaria kokapena Urdaibai · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa bezeroa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu saila


Mungiako lurralde zatikako plana
mota lurralde zatikako plana kokapena Mungiako eremu funtzionala · Bizkaia koordinatzailea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa egilea Iñaki Arrieta Mardaras · Aitor Sarria Bilbao · Nerea Salcedo González · arkitektoak bezeroa Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu saila


UE 42-2 Ormaza bekoaren kudeaketa urbanistiko osoa
mota Ormaza Bekoa kudeaketa osoa kokapena Getxo · Bizkaia koordinatzailea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa egilea Iñaki Arrieta Mardaras · Aitor Sarria Bilbao · arkitektoak bezeroa UE 42-2 jabeak


Arrankudiagako A sektorerako sarbidea
mota elkargunea aldatzea kokapena Arrankudiaga · Bizkaia koordinatzailea Kepa Arrieta Mardaras egilea Kepa Arrieta Mardaras · ingeniaria bezeroa Etxeaukera, s.l. aurrekontua 491.567,00€


TMB edukiontzi terminal proiektua
mota obra zibila kokapena Bilbaoko portua · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Kepa Arrieta Mardaras · bideetako ingeniaria bezeroa Bilboko Itsas Terminala s.l. aurrekontua 20.706.500,00€


Elizondoko urbanizazio proiektua
mota urbanizazio proiektua kokapena Lemoa · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Kepa Arrieta Mardaras · bideetako ingeniaria bezeroa Lemoako Udala aurrekontua 2.755.000,00€


La Anunciación-eko urbanizazio proiektua
mota urbanizazio proiektua kokapena Sestao · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Kepa Arrieta Mardaras · bide ingeniaria bezeroa lurzoruaren jabeak aurrekontua 2.717.497,00€


errektoretzaren eraikinean bulegoak moldatzea
mota gauzatze-proiektua eta obra-zuzendaritza kokapena Leioako campusa koordinatzailea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa bezeroa upv-ehu aurrekontua 1.031.950,86€


apartamentuak Arrigunagan
mota proiektua eta obra zuzendaritza kokapena Getxo · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa obra eta exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa · Luis Saitua · arkitekto teknikoa bezeroa Ibaigane 2000, s.a aurrekontua 418.320,00€


Sopelanako igerilekuak
mota exekuzio proiektua eta obra zuzendaritza kokapena Sopelana · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa obra eta exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arrieta Mardaras · Iñigo Piñera Elorriaga · arkitektoak · Roberto Céspedes Cubillo · arkitekto teknikoa bezeroa Sopelanako Udala aurrekontua 2.872.900,00€


familia bakarreko etxebizitza Gusurmendi, 10en
mota exekuzio proiektua eta obra zuzendaritza kokapena Gorliz · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa obra eta exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa · Aitzol Landaburu Intxaurraga · arkitekto teknikoa bezeroa Jesús María Eguren Martínez de Alegría aurrekontua 562.585,28€


Axpe industrialdeko a eta b eraikinak
mota exekuzio proiektua eta obra zuzendaritza kokapena Erandio · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa obra eta exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa · Aitzol Landaburu Intxaurraga · arkitekto teknikoa bezeroa Sprilur s.a. aurrekontua 6.528.020,69€


SR-1 sotoa eta babes ofizialeko 112 etxebizitza
mota obra-zuzendaritza kokapena Gantza-Zelaieta · Abadiño egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa · Aitzol Landaburu Intxaurraga · arkitekto teknikoa · Anton Bretos Losada · delineatzailea bezeroa Fear Siglo XXI aurrekontua 7.500.000,00€


Gernikako Institutuaren eraberritze eta handitzea
mota exekuzio proiektua eta obra zuzendaritza kokapena Gernika · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa obra eta exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arrieta Mardaras · arkitektoa · Roberto Céspedes Cubillo · arkitekto teknikoa bezeroa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa saila aurrekontua 265.970,00€


Azitaingo frontoia
mota exekuzio proiektua eta obra zuzendaritza kokapena Eibar · Gipuzkoa koordinatzailea eta egilea Kepa Arrieta Mardaras · bideetako ingeniaria bezeroa Eibarko Udala aurrekontua 350.000,00€


Arte Ederrak Fakultateko eztalkiaren konponketa eta eraberritzea · Bizkaiko kanpusa
mota konponketa eta eraberritze proiektua eta obra zuzendaritza kokapena Leioa · Bizkaia koordinatzailea eta egilea Iñaki Arrieta Mardaras · Marta Barrón López · arkitektoak obra eta exekuzio materialaren zuzendaritza Iñaki Arrieta Mardaras · Marta Barrón López · arkitektoak · Aitzol Landaburu Intxaurraga · arkitekto teknikoa bezeroa Universidad del País Vasco · Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU aurrekontua 7.487.444,00€
Zure etxebizitzak 25 urte baino gehiago ditu? Etxean berokuntzan gastatzen duzunak arduratzen zaitu? Gutxiago izatea lor genezake. estudio.kn betearazteko errazak diren eta erakin baten eragingarritasun energetikoa hobetzen duten konponbideak ditugu. Gure teknikari espezialistak arduratuko dira. estudio.k konponbideak 94 491 13 32 telefono zenbakian edo posta elektronikoko helbide honetan: estudiok@.estudiok.es Eraikinen energi eraginkortasunerako birgaikuntzari buruzko galdetegia
UPV-EHUko errektoretzaren "aggiornamentua" Leioako campusean koordinazio-prozesu luzearen ondoren egin da. Horretarako, obran aritu direnak jardun dute: jabetzak, UPV-EHUko zerbitzu teknikoek, estudio.k enpresak; gainera, EGIP eta eraikuntza-enpresak lagundu dute. Leioako Campusaren hasierako eraikuntza-multzoarekiko eraikuntza-arkitektura elebakarraren ingurunea kontuan hartuta, batzuk barruko diseinuaz eta erakundea ordezkatzeko irudiaz arduratuagoak zeuden; besteak, berriz, arkitektura-espresio eta lengoaiaz. Emaitza agerian da: arkitektura berezia, organikoa eta gozoa, natur ingurumenarekiko oso hurbila eta dagoen hormigoizko tipologia gogorrari kontrajarriz. Kaxa organikoak (hala definitu genuen) arkitektura hurbil, xume eta funtzionala gogorarazten du; bere geometriak, baita material xume, natural eta nobleen tratamenduak ere lengoaia atsegin eta soilera hurbiltzen gaitu, baina, aldi berean, minimalista eta organikoa da, gutxitik asko eskaintzen duen neurrian.
Abadiñoko auzo honetan, Muntsarazko dorretxearen ondoan, zenbait jarduera egiten ari gara, hala nola urbanizazioaren obra-zuzendaritza eta bi etxaditan (5.103 m2-ko SR-1 eta 10.739m2-ko SR-2) garajeetarako eta trastelekuetarako sotoen proiektua nahiz obra-zuzendaritza, baita arestian aipatutako SR-1 etxadiaren gainean babes ofizialeko 112 etxebizitzen gauzatze materialari dagokion zuzendaritza ere. 2011ko abuztuan SR-1 izeneko etxadiaren inguruko lanak amaitu dira. Jabeari bere urbanizazioaren zatia, SR-1 sotoa eta babes ofizialeko 112 etxebizitzak entregatu zaizkio eta horrek hartu ditu. 2011. urtearen amaierarako gainerako jarduerak amaitzea aurrez ikusia dago.
2011ko irailaren 5etik Estudio.k enpresa UNE 150301:2003 Arauarekin bat Ekodiseinua kudeaketa-sisteman ziurtatu da. Aipatutakoa eraikuntza-proiektuen diseinu eta garapenari aplikatzen zaio. Aurrekoari eutsiz, prozedura Sopelako (Bizkaia) Asu Sektorean 3 etxebizitza itsatsi egiteko proiektuan aplikatu da. Hala, eraikuntza iraunkorraren adibidea dira eta energia-eraginkortasunari eta berrikuntzari erreparatuz beren maila esangarria da, hormetan, lurzoruetan eta estalkian oinarrizko eraikuntza-elementu bezala CLT kontra ijeztutako egurra erabiltzen baitu.
Estudio.k enpresak erakunde kooperatibo profesional bezala 25 urte bete ditu. Erakundearen oinarriak honakoak izan dira: pertsonak, bezeroaren asetze-maila eta bere produktua hobetzea hirigintzaren, ingeniaritzaren eta arkitekturaren arloetan. Hasieran lau bazkide baginen, gaur egun hemezortzi gara eta pertsonetan oinarrituta, harreman-estilo berriaz hornitu gara. Gbe-ner eta ner-group elkarteen kideak gara. Bezeroaren asetze-maila gure zerbitzu profesionalarekin: banan-banako tratua eta epeak nahiz aurrekontuak betetzea. Produktua hobetzea: proiektu integralak formalizatzea; horietan erakunde honetako adituen arteko taldeek eta ohiko kolaboratzaileek batera dihardute lanean.
Bermeoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren idazte-prozesuan estudio.k enpresak behin-behinekoz onartzeko dokumentua egin du, informazioaren, aurrerapenaren eta hasieran onartzearen faseak osatu ondoren. Prozesu honetan herritarren partaidetza oinarrizkoa izan da. Ildo horri jarraiki, aurrerapenean aurkeztu ziren antolamendu-hautabideak eztabaidatzeko lantaldeak osatu direla azpimarratu behar da. Hala, onartutako antolamenduan kontuan hartu diren irizpideen barruan beste elementu bat gehiago izango balitz bezala, udalerriko biztanleen pertzepzioa integratzea lortu da. Aldi berean, estudio.k enpresak Ingurumen Ebaluazio Bateratuaren Azterlana idatzi du. Horretan proposatutako jarduera nagusiek beren kokagunean nola eragiten duten zehatz-mehatz aztertzen dira.
Arrankudiagako A sektorearen urbanizazioa honakoek osatzen dute: familiabakarreko etxebizitzen eta etxebizitza isolatuen nahiz atxikien multzoak. Proiektuan T itxuraz elkargune berri bat egin da eta sektoreko bideak BI-625 errepidearekin elkartzen ditu. Esku hartu den errepide-tarteak 300 m-ko luzera du. Errepidetik sektorera sartzeko astirotze-erreiak egin dira. Azpiko pasabidea berritu eta zabaldu egin da, sektore berrirako oinezkoentzako sarbide bihurtzeko. Hala, sektorea eta Elexaldeko hirigunea, errepidearen beste aldean kokatuta dagoena, elkartzen ditu. Pasabidea 3,00 x 2,25 m-ko hormigoi armatuzko markoa erabiliz egin da. Bi autobus-geltoki gauzatu dira, baita oinezkoentzat bi espaloi ere errepidearen bi aldeetan. Obra une oro errepidea zerbitzuan utzita egin da.
estudio.k -barne- eta kanpo baliabideak ditu komunikazio korporatiboaren ekintzarako, kontuan hartzen dituena lan taldearen izaera, bezeroak, laguntzaileak, komunikabideak eta gizartea.


Eusko Jaurlaritzako Sailak
www.euskadi.net
Bizkaiko Foru Aldundia
www.bizkaia.net
Gipuzkoako Foru Aldundia
www.gipuzkoa.net
Arabako Foru Aldundia
www.alava.net
Gbe-ner
www.gbe-ner.org
Osakidetza – Eusko Osasun Zerbitzua
www.osanet.euskadi.net
Sprilur, s.a.
www.sprilur.es
Azpiegitura, s.a.
www.azpiegitura.net
Orubide - Visesa
www.visesa.com
Bilbao Ría 2000
www.bilbaoria2000.com
Getxoko Udala · Ayuntamiento de Getxo EHAEO
www.getxo.net
Euskal Herriko Arkitektoen elkargo ofiziala
www.coavn.es
Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen elkargo ofiziala
www.coaatbi.org
Euskadiko Portu , Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioa
www.caminoseuskadi.com
Obra Publikoen Ingeniari Teknikoen elkargo ofiziala
www.citop.es
Bizkaiko deliniatzaileen elkargo ofiziala
www.delineantesbizkaia.com